ENPRESA
Nortzuk gara
Lefties nazioan eta nazioartean moda eskuragarriaren enpresa nagusietako bat da. Gaur egun, hamasei merkatutan jarduten du (Espainia, Portugal, Andorra, Mexiko, Qatar, Saudi Arabia, Maroko, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Israel, Bahrain, Tunisia, Oman, Errumania eta Turkia), eta saltoki-sarea du herrialde bakoitzeko hiri nagusietan. Inditex Taldeko kidea da, hots, munduko banaketa talderik handienetako bateko kidea.
Lefties publiko eta adin guztietara zuzenduta dago. Konpainiak emakumeentzako, gizonezkoentzako, umeentzako (neskak eta mutilak) eta haur txikientzako atalak ditu eta osagarri eta oinetakoen bilduma zabala ere eskaintzen du.
Lefties-ek Homewear, kirol-arropa eta barruko arropa bildumekin osatzen du eskaintza.
Lefties-en negozio ereduan barne hartzen dira diseinua, fabrikazioa, banaketa eta salmenta, eta horretarako, denda sare handi bat du.
Inditex Taldea
Inditex munduko moda-banatzaile nagusietako bat da, eta 7.000 establezimendu baino gehiago ditu 96 merkatutan; halaber, 202 merkatutan saltzen du online plataformaren bidez.
Berrikuntzan eta malgutasunean oinarritzen den kudeaketa-ereduari eta lortu dituen arrakastei esker, Inditex moda-banaketaren talde handienetako bat da.