E-TICKET
EROSKETAK DENDAN
Denda fisikoko zure erosketa-tiket guztiak orain formatu elektronikoan!
Leftiesen, e-tiketa ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatearen eta paperaren kontsumoa murriztearen aldeko apustua da.
1. E-tiketa lortzeko, sartu Leftiesen app-tik, sartu NIRE kontuan eta erakutsi zure QR Lefties kodea kutxan ordaintzean. Horrela, dendan erosteko tiketa zuzenean zure app-an jasoko duzu.
2. Zure tiketak noiznahi kontsultatu ahal izango dituzu NIRE kontua > nire erosketak > denda atalean.
3. Dendan egindako erosketa aldatzeko edo itzultzeko, erakutsi e-tiketa zure mugikorreko pantailan: zure kontua > nire erosketak > denda atalean aurkituko duzu.
4. Ziurtatu beti e-tiketa jaso duzula dendatik irten aurretik. Jaso ezean, une berean, dendako taldeak lagundu ahal izango dizu.
Geroko edozein gorabeheraren aurrean, jarri harremanetan gure bezeroentzako arreta zerbitzuarekin.
ONLINE EROSKETAK
1. Online erosketen eskaera guztien tiket elektronikoa jasoko duzu. Zure eskaeraren jarraipenean jasotako postan aurkituko duzu erantsita.
2. Zure online erosketen tiket elektroniko guztiak eskuragarri izango dituzu zure bezero-kontuan, bai webgunean, bai app-an. Sartu hemen: Nire kontua> nire erosketak > Online.
3. Tiket elektronikoarekin dendan aldaketa edo itzulketa bat egiteko, erakutsi e-tiketa zure mugikorreko pantailan: nire kontua > nire erosketak > Online atalean aurkituko duzu.
4. Zure erosketaren itzulketa entrega-gune batean egiteko, Nire kontua> Nire erosketak> itzuli beharreko eskaera hautatu > itzuli > entrega-gunean itzuli ataletik itzuli nahi dituzun salgaiak aukeratu besterik ez duzu egin behar.