NOLA EROSI ONLINE
EROSKETA SEGURUA
Erabiltzaileek Lefties.com atariari ematen dioten informazioaren segurtasuna bermatzea da gure lehentasun nagusietako bat.

Zure datuak ingurune seguruetan prozesatzeko, Lefties.com atarian behar diren baliabide guztiak inbertitzen ditugu eta eskura ditugun azken teknologiekin lan egiten dugu.
LEFTIES-EKO ZURE KONTUA
Lefties.com gunean, erabiltzaile ERREGISTRATU gisa eros dezakezu.

Oso erraza da Lefties.com atarian erostea! Urrats hauek jarraitu besterik ez duzu:
1. Erregistratu zure erosketa izapidetzeko! Horretarako, sartu “Hasi saioa” – “Sortu kontua” aukeran, eta erregistratu doan zure datuak betez.
2. Erregistro-prozesu osoan, hainbat formatu-adibide aurkituko dituzu, behar ditugun datuak sartzen laguntzeko. Erregistratu ondoren, hobeto egin ahalko duzu zure eskaeraren egoeraren jarraipena zure kontu pertsonalean.
3. Erabili gure menua edo bilatzailea eta aurkitu erosi nahi dituzun salgaiak.
4. Hautatu zure neurria eta gehitu nahi dituzun salgaiak erosketa-saskira. Ikusi erosketa-saskian zure erosketaren edukia eta aldatu edo ezabatu zure eskaeraren unitate-kopurua erosketa amaitu aurretik.
5. Produktua gehiago gehitu nahi ez dituzunean, hautatu “Eskaera izapidetu” aukera.
6. Aukeratu bidalketa-modu bat; hainbat aukera dituzu “Laguntza” atalaren barruko “Bidalketa” eremuan. Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena!
7. Amaitu ahal izateko, hautatu ordaintzeko era. Laguntzarako atalaren barruko “Ordainketak” eremuan ikusiko dituzu eskaintzen ditugun aukerak.
Urrats horiek guztiak egin ondoren, baiezta dezakezu zure eskaera, eta berehalaxe izango duzu erositakoa gozatzeko prest!
Gogoratu eskaera amaitutakoan berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzula erosketaren laburpenarekin.
Lefties.com atarian erositako jantziak beste neurri edo kolore batekin alda daitezke gure Lefties dendetako batean; horretarako, ordea, egoera ezin hobean egon behar dute, eta beharrezkoa izango da dendan stocka izatea, prezio bera edukitzea eta erosketa herrialde berean egin izana.

Salbuespen gisa, jantziren bat akatsen batekin iristen bazaizu, jarri harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.

30 egun dituzu Lefties.com atarian erositakoa aldatzeko edo itzultzeko, eskaeraren berrespen-mezu elektronikoa jasotzen duzunetik aurrera.
IPOD DENDA
Gure dendek IPOD mugikorrak dituzte, eta salgaiak on line erosteko erabil daitezke. Eskatu informazio gehiago gure lankideei, eta erosteko modalitate honi buruz aholkatuko zaituzte.

Zure IPOD eskaera bidaltzeko, eskura duzun edozein bidalketa-metodo erabil dezakezu, zauden dendara bertara bidaltzea barne, eta ordainketa dendako kutxan egin ahalko duzu.

Ordainketa dendako kutxan egiten baduzu, erosketa egin duzun herrialde bereko edozein Lefties dendatan itzuli ahal izango dituzu produktuak.
NOLA EROSI KANARIETATIK
Kanarietara bidali nahi diren erosketak egiteko, gure webgunean zaudela egin klik Espainia - Kanariak aukeran, orriaren behealdean. Sarbide azkarra: https://www.lefties.com/ic/